ESZENA

Zirkuaren inguruko ekitaldiak, Festival ZKZ Topaketaren barruan

Abenduaren 5etik 9ra, Zirkozaurrek zirku-ekitaldi handia antolatu du Bilbon: Festival ZKZ Topaketar. Seigarren edizioa izango da eta ikuskizunak, ikastaro trinkoak, zirku tailerrak eta topaketa profesional bat antolatu dira programazioaren barruan.

“Festival ZKZ Topaketa hasiera batean sortu zen topaleku izateko eta jatorri desberdineko artisten arteko harremanak bultzatzeko eta sektorea sendotzeko sareak eta zirkuituak sortzen laguntzeko. Hasiera-hasieratik estu lotuta eta konprometituta egon da ingurune geografiko hurbilenarekin, baina, era berean, bere besoak ere irekitzen ditu hurbildu nahi duten guztiei.”

Aurtengo jaialdian lau ikuskizun eta zirko-gala bat izango dira, denak kalitate onekoak eta artista eta konpainia entzutetsuen eskutik. Era askotako estiloak, adin guztietako jendearentzat.
Bilboko Bilborock aretoan ikuskizunak, eta Zirkozaurreko gunean eta Gas Enparantzan lehen mailako irakasleek ikastaro trinkoak eta zirku tailerrak eskainiko dira.

Egun guztietako programazio hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button