BESTELAKOAK

Artiumek musika, zinema eta dantza emanaldiak atondu ditu kanpoan hilabete honetarako

Ilunabarrean lelopean, eta bihar bertan, The Sweet Vandals taldearen jazz, funk, eta soul doinuez gozatzeko aukera izango da 22:00etan, Musikarekin jarraituz, uztailaren 9an Boat Beam (pop alternatiboa), taldeak joko du eta 30ean Second (rock) bandak.

Dantzari dagokionez, hilaren 16an Helena Golab eta Eneko Balerdi dantzariek A pie de plaza obra antzeztuko dute. Ikuskizunean publikoarengan eragitea bilatuko dute.

Zinearen txanda hilaren 23an iritsiko da. Bertan, Garbiñe Ortega komisarioak aukeraturiko zine dokumentaleko, esperimentaleko eta animazioko pieza bitxiak proiektatuko dira, besteak beste, Charles Chaplinek 1916an errodatu zuen Behind the Screen dokumentala, edo Segungo de Chomonek 1906an eginiko Les Kiriki, acrobates japonaises izenburuko animazio filma. Zine saioa, gainera, Gotxi disko jartzaileak girotuko du.

Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira, uztaileko ostiraletan eta Artiumen kanpo aldean.

Artiumek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button