Nontzeberri

Sonic Trash-ek “Látigo” bigarren lana aurkeztuko du gaur

Sonic Trash banda bilbotarrak Látigo izenburuko bigarren lana aurkeztuko du, gaur, Bilboko Kafe Antzokian, 00:00etan. Laukoteak oraintsu plazaratu du bigarren lan trinko hori.

Mariana (batería), Ekaitz Hernández (baxua), J. Arias (gitarra) eta David Horno (ahotsa eta gitarra) dira Sonic Trash osatzen duten musikariak; azken biak taldearen aurrekari Ya Te Digo bandan ere izan ziren.

Laukoteak intentsitate eta energia handiko rocka egiten du, garaikidea; noise, post-rock, eta rock klasikoa uztartzen ditu, burrunbatsu eta klase handiz.

Javier Corral kazetariaren hitzetan, “Sonic Trash-eko musikariek rock’n’rolla bizi dute bere esparru guztietan. Jo egiten dute, hitz egin, entzun, kontzertuetara joaten dira, kaletarrak dira, eta musikaren inguruko lagunak egiten dituzte. Euren DNA rock basatiz bustita dago, baita post-rock-arekin eta 90eko rockarekin ere. Iraganeko eta geroko rock asko”.

Exit mobile version