BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren azken kanporaketa

Gaur, 11:30 inguruan, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean XXIV. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren azken kanporaketa jokatu da. Bertan Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko taldeak bildu dira. Irabazlea Hego Uribe taldea izan da, eta beraz, martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekora sailkatu da.

Hego Uribetarrak honakok izan dira: Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Andere Molinuevo, Markel Baroja, eta Peio Molinuevo. Lea-Artibaitarrak Xabi Barreña, Beñat Molino, Naroa Loiola,  Igor Galartza, Aitor Ruiz eta Aissa Intxausti izan dira.

Hurrengo saioa lehenengo kanporaketa izango da, eta bihar jokatuko da, martxoaren 2an, Arratzuko Busturialdea BHIn, 10:45ean. Busturialdea eta Durangaldea izango dira aurrez aurre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button