ESZENA

Diziplina desberdinetako lan eszeniko berritzaileak ikusgai

Pez Limbok eta El Mono Habitadok antolatutako 150 gr. jaialdiaren hamargarren edizioa abenduaren 28tik 30era egingo da Montehermoso Kulturunean.
Ekimena erabat alternatiboa da, eta bertan diziplina desberdinetako lan eszeniko berritzaileak ezohiko espazioetan programatzen dira, tartean, antzerkia, txotxongiloak, dantza, narrazioa, pailazoak, eta bestelako antzezpenak.

Egunotan, gaztelaniaz, euskaraz eta testu gabe programaturiko 12 ikuskizun oholtzaratuko dira.
Ikusgarrien artean Goitibera Antzerkia taldearen Amatxik Dixit euskarazko pieza dago, honakoa kontatzen duena: Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa: “Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…”.

Tartean Teatrok ere parte hartuko du Salaketa lanarekin. Salaketa antzezlan laburrak Bilboko Pabellon 6ren 2021eko Teatro Arineko Jardunaldien Kriselu saria jaso zuen. Bestetik, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok Aktore Onenen saria ere jaso zuten. Goiatz Lanbandibarrek idatzia, eta Mikel Martinezek zuzendua (Mikel bera eta Gaizka Chamizo aktore lanetan aritzen dira), 2019ko Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko saria jaso zuen euskarazko antzezlanen alorrean.

Ikusiko diren beste talde batzuen lanak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button