MUSIKA

Ze Esatek! taldea, jo eta su

Iragan azaroan aurkeztu zuen Ze Esatek! talde parranderoak Ibuprofeno diskoa; lan horrek 12 pastilla biltzen ditu: ska, funk, patxanga, rock, eta abar; hau da, bederatzi musikariek ohiko koktel dantzagarri eta bizia.

Hirugarren lan hori grabatzeko Usurbilgo Higain eta Andoaingo Neurotika estudioetara jo, eta Haritz Harreguy eta Maikel soinu-teknikarien egin dute lan.

Diskoarekin datorren oharrean jasotzen denez, taldeak ohiko “formula magikoari” eutsi dio estudioan: “Erritmo azkar zein frenetikoak, gitarra dosi handi bat, base erritmiko jostaria, buruan tatuatzen den haize sekzio gozoa, letra aldarrikatzaile zein festazaleak, eta, batez ere, dantza eta algaraka aritzeko gerra oihuak!”.

Bada, taldea oraindik disko hori aurkezten dabil, eta hil honetan zazpi kontzertu egingo dituzte: 7an, Gasteizko Arana auzoan; 8an, Durangon egingo den Gure Esku Dago ekitaldian; 13an, Bilboko Irala auzoan; 14an, Gironako Santa Coloma de Farnersen; 15ean, Lapuebla de Labarcan egingo den Araba Euskaraz ekimenean; 21ean, Leioako Txosna-gunean; eta, amaitzeko, 27an, Sestaon.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button