NONTZEBERRI ZIKLOA
“Zinema Ikusiezina”, gure artean
Zinema Ikusiezina zinemaldiaren antolatzaileak diren KCD-ONGD gobernuz kanpoko entitatearekin elkartu ginen Nontzeberri Zikloa ekimenaren barruan beste hitzordu bat programatzeko.
Oraingo honetan bi film labur ikusteko aukera izango genuen, biak ala biak, emakumeak protagonista dituztenak: Barraskiloentzat Iganderik Ez (Ainhoa Urgoitia Santamaria, Enrique Rey Monzón) eta Quebrantos (Maria Elorza, Koldo Almandoz), biak euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Ekimena, abenduaren 21ean izan zen, 13:00etan hasita.
Ekitaldian bi film horiek pantailaratu genituen, eta KCD-ONGDtik etorri zitzaigun Gorka Lopez Arantzamendi bertako adituarekin forum txikia izango genuen ondoren.