ARTEA

Emakumeenganako erasoei buruzko praktika artistikoak

Genero indarkeriaren aurkako politikek eta legeek sarri askotan egitateei eragiten diete eta saihesten dute hura irudikatzen eta transmititzen den dimentsio narratibo, bisual eta sinbolikoa. Hedabideek eta ikusizko industriek, indarkeria kudeatzean, hura zabaldu eta ikuskizun bihurtzen dute, pobreziarekin eta ustelkeriarekin duen harremana saihestuz. Axolagabetasuna, isiltasuna eta ikusezintasuna dira indarkeria ahalbidetzen eta erreproduzitzen duten dimentsioak.
Hirurogeiko hamarkadako aktibismo feministatik identitatea, sexualitatea eta gorputza aldarrikatzen zituzten estetika eta arte praktikak, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, indarkeria eta borroka politiko, mediatiko eta soziala salatzera pasatu dira, emakumeen gorputza praktika sozial, kultural, erlijioso, militar eta ekonomiko batzuen gurutze-gune gisa ikusiz.

Arteak zalantzan jartzen du biktima den emakumearen irudi sinbolikoa eta imaginarioa, eta kontra egiten dio sozialki esleitua daukan esanahiari -mendetasuna, ezintasuna, oinazea-.

Parte hartzen duten artistak Shoja Azari, Nazan Azeri, Maya Bayevic, Louise Bourgeois, Stephan Constantinescu, Alicia Framis, Coco Fusco, Regina José Galindo, Cristina Lucas, Sükran Moral, Beth Moysés, Alexandra Ranner, Paula Rego, Azucena Vieites eta Teresa Serrano dira. Bideoak, performanceak, marrazkiak,…erakusketa honetan.

Donostia kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button