ESZENA

Arabako Kale Arteen Zirkuituaren laugarren edizioa

Arabako Plazetan deitzen da Arabako Kale Arteen Zirkuitua, aurten bere laugarren edizioak 41 antzerki, pailazo, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituena. Makina bat udalerritan 27 konpainia ibiliko dira emanaldiak egiten irailera arte. Zirkuituaren helburua kaleko arteari duintasuna ematea da.

Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak elkarlanean antolatu dute Arabako Plazetan ekimena. Aurtengo edizioan parte hartzen duten konpainien aniztasuna bermatu da, eta Arabako 8 konpainia arituko dira, Gipuzkoako 7 konpainia, Bizkaiko 10 konpainia, eta Nafarroako konpainia bat.
Antzez-talde horiek makina bat herri bistatuko dute, tartean, Agurain, Alegria-Dulantzi, Amurrio, Añana, Aramaio, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Erriberagoitia, Kuartango, Bastida, Lantziego, Laudio, Gaubea, Zigoitia eta abar.

Gaur berton, Zanguango konpainiak Bestaldean antzezlana aurkeztuko du Laguardian. Lan horretan teloi mugikor bat ateratzen da kalera, eta ibiltari ezezagunak harrapatzen ditu, era barregarri eta argian erretratatuz, ikuskizuna aurrera joan ahala pixkanaka sortzen den imajinatutako istorio erreal baten protagonistak bilakatuz. Kolore anizdun eta amaitezina den hiriko bizitza fokoaren erdian jartzen da eta, Zanguangoren ezaugarri diren ironia eta humorearen bitartez, ikuspuntu harrigarriak sortarazten dira.

Arabako Plazetan ekimenaren programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button