MUSIKA

“Ze Premikin!” jaialdiaren laugarren edizioa

Donostiako Le Bukowski Klubak antolatu ohi duen Ze Premikin! jaialdiaren edizio berri bat egingo da apirilaren 16an, Gazteszenan. Aurten ere, bertoko eta atzerriko hainbat talde bilduko dira agertokian.

Antolatzaileen arabera, “1988 urteaz geroztik, Le Bukowski-k irmotu duen ibilbidearen esentzia hornitzen jarraitzeko helburuarekin sortu da jaialdiko kartela”.

Klub ezagunak jakinarazi duenez, talde hauek izango dira Gazteszenako oholtzan: Bilboko Dead Bronco (Country, Bluegrass eta Hillbilly); Errusiako eta AEBetako musikariek eratutako Jancee Pornick Casino (50eko hamarkadako rock-and-roll klasikoa); Kantabriako Soul Gestapo (power-pop-rock); Señor No donostiarrak (punk-rock), eta Bilboko Rat-Zinger (metal-punk).

Mamba Beat bilbotarrek, halaber, kontzertu berezia egingo dute: 80ko hamarkadako Karftwerk, Depeche Mode, Soft Cell, New Order eta antzeko pop talde elektronikoen doinuak moldatuko dituzte.

Horrekin batera, Berako Borrokan taldeak Zuak izenburuko lan berria aurkeztuko du, eta, amaitzeko, Rouille banda frantsesak post-rock doinuak zabalduko ditu.

Azkenik, kontzertuen ostean, Zarauzko Makalak eta Bilboko We Love Dolce Vita-k musika jarriko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button