Bonberenea Txarangak Bihar ez da gaur izenburuko laugarren lana plazaratu du. Diskoak zortzi kantu biltzen ditu, haietariko bat DUT taldearen doinu baten moldaketa.
Diskoan estilo berriak jorratu dituzte, eta hainbat kolaboratzaileren laguntza izan dute: Sorkun Rubio, Juantxo Arakama… Promomusika promotoreak bidalitako oharrean jasotzen denez, lan honetan bi dira ezaugarri nagusiak: berrikuntza eta eboluzioa.
Izan ere, Bonbereneako Txarangak ez ditu bere tankerako banda batek egin ohi dituen estiloak grabatu: “Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik…”.
Hala, Bihar ez da gaur diskoa ez da puristentzako lana, Txaranga hitzaz harago joaten saiatu baitira.
Informazio gehiago: bonberenea.com.
