ARTEA

Alfredo Díaz de Cerio artistaren “Betirako materia”

Nafarroako Museoak Alfredo Díaz de Cerio (Mendavia, 1941 – Iruñea, 2008) pintore, eskultore eta poeta omendu du bere heriotzaren 10. urteurrenaren harira. Erakusketak artistaren obra txiki bat jasotzen du.  Erakusketa, Materia para siempre, otsailaren 18ra arte dago zabalik.

Erakusketa tamaina txikikoa da, eta bere xedea da artistaren jardun plastikora zein lan poetikora gerturatzea, nafarrak burututako azken obren bitartez.

Hala artistaren diziplina anitzeko izaera esperimentala erakusketan paratutako bi koadroen bidez ikus daiteke, Espiritual I eta Espiritual II. 2007an burutuak, lirismo handiko margolanak dira, teknika mistoarekin eginak. Bi koadroetan metala erabili zuen. Euskarri radiografikoan egindako beste bi obra esperimental ere badira erakusketan.

Bere poesia intimistaren lagin bat ere ikus daiteke erakusketan, 2007ko Viejas postales izenburuko poemaren zati bat tarteko.

Díaz de Cerio artista autodidakta izan zen, eta bere obra piktorikoan oinarrizkoak izan ziren espresionismoa eta surrealismoa. Poesian hainbat sari jaso zituen, tartean, Vicente Aleixandre saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button