BERTSOTAN

Lea Artibai eta Durangaldea finalean

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak, egun hauetan egin diren saio biekin, eta finalerako sailkatuta geratu diren talde biak Lea Artibai eta Durangaldea izan dira.

Gogoratu behar da sariketa hau eskualdeka jokatzen dela eta 7 taldek hartu dutela parte: Enkarterria, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai. Lehen finalaurrekoa Derion egin zen, Ipar-Uribe eta Lea-Artibaikoen artean eta bigarrena berriz Markinan, Durangaldea eta Busturialdea taldeen artean. Derioko saioa Txorierri institutuan egin zen 100 ikasleren aurrean. Markinako saioetan ohikoa denez, 200 bat ikasle arretatsuren aurrean egin zen saioa.

Beraz final handia, Lea Artibai eta Durangaldea taldeekin, datorren asteko ostiralean egingo da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan, sarrera doakoa izango delarik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button