IKUS-ENTZUN

Zinebiexpress lehiaketak bere hirugarren edizioa beteko du bihar

PreZinebi ekimenaren barruan kokatzen da Zinebiexpress 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketa berezi hau. Zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoen Zinebiexpress lehiaketak, bere hirugarren edizioa ospatuko du aurten. Izen ematea bihar, azaroaren 13an, izango da, Zabalgune eraikinean, goizeko 9:00etatik 10:30era, eta une horretan jakinaraziko da lanen gaia.

Antolakuntzak DV zinta bat emango dio parte hartzaile bakoitzari, eta 48 ordu izango ditu euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean entregatu beharko dira, astelehenean, azaroaren 15ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Film laburrek 3 eta 10 minutu arteko iraupena izango dute, kredituak barne, eta kanpoan errodatzen den guztia Bilboko udalerrian errodatu beharko da.
Laburmetraia irabazleak 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 euro jasoko ditu. Irabazleak azaroaren 19an ezagutaraziko dira, lehiaketan aurkeztutako laburmetraia hoberenak emango diren galan.

Lehiaketaren oinarriak jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button