LITERATURA

“Sastraka/Maleza” erakusketa Iruñean ikusgai

Iruñeako Ziudadelako Mistoen eraikinean, Sastraka/Maleza (Erein) erakusketa izango duzue ikusgai maiatzaren 1era arte.

Pello Lizarralde, Jose Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda, eta Imanol Rayo sortzaileek burututako diziplina hibridazio bat da Sastraka/Maleza erakusketa. Baina horren guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Sastraka/Maleza bidaia labur bat da, “ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela.”

Testu horretatik abiatuta sortu den guztia Iruñean (Gasteizen eta Donostian ere) izango da ikusgai. Bertakoa 12 testu elebidunekin, bakoitza dagokion margolanarekin, argazkiekin horma-irudi batekin eta Ubedaren albumarekin osatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button