BESTELAKOAK

“Sortzen” gazte sorkuntza sustatu nahian, Araban

Gasteizko Gazteria Zerbitzuak hiriko gazteen sormena bultzatzeko xedez, Sortzen izeneko proiektu berria abian jarri du.

Programa honen helburua gazteei euren ideiak eta kezkak garatzeko, esperimentatzeko eta sortzeko aukerak ematea da, horrexegatik, Sortzen bost lehiaketaz osatua dator: Gazte Arte (Arte plastikoen lantegiak); Gazte Klik-Klak (Argazki digitalen eta bideoen lehiaketa); Gazte Talent (Banda eta bakarlarien lehiaketa); Gazte Hitzak (Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa); eta Zinexpress (Zine Express Jaialdia).

Gazteria Zerbitzuak adierazi duenez. “Bost lehiaketa proposatzen dizkizugu, eta zuk aukeratzen duzun horretan zure lana sortu ahal izango duzu. Prozesuaren amaieran, saritutako lanak zabaltzen lagunduko dugu, eta kasu batzutan, gure hiriko artisten laguntzaz ikasketa ere bai. Hau izan daiteke bide berri baten aurreneko urratsa.”

Programa garatzeko tokiak ere prestigiodunak izango dira, eta hala,  Artium museoa, Jimmy Jazz aretoa edo Montehermoso Kulturunea parte hartuko dute programan.

Informazio guztia, datak, baldintzak eta abar: Sortzen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button