LITERATURA

Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizioa

Honezkero zabalik duzue Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. ediziorako lanak aurkezteko epea. Saria 2008an sortu zuen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko poetaren legatua kudeatzen duen Blas de Otero Fundazioarekin elkarlanean.

Lehiaketaren helburua literatur sorkuntza sustatzea eta Bizkaiko hiriburuko hiritarren artean. 5.600 euro banatzen ditu modalitate bakoitzean (gaztelaniaz eta euskaraz).

2012an ospatu zen bosgarren edizioan, deialdiak inoiz baino partaide gehiago izan zituen. Horrela, gaztelaniazko 468 lan aurkeztu ziren, eta hamabost euskaraz, 483 guztira. Aurreko urtean 254 lan aurkeztu ziren. Sariaren irabazleak Ana Pérez Cañamares poeta kanariarra eta Luis Garde Iriarte egile nafarra izan ziren, gaztelaniazko eta euskarazko lanen kategorietan, hurrenez hurren.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. ediziorako lanak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 14an amaituko da.

Sariaren oinarriak helbide honetan dituzue:

www.bilbao.net/blasdeoterolehiaketa 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button