ESZENA

Erruak astindu nahian

Otsailaren 16an Zumaian, eta otsailaren 17an Beran, eta Geuretik Sortuak 2024 plataformaren barruan, Antzerki Aroak eta Ttipia konpainiak Olagarrua izeneko piezaren estreinaldia egingo du.

Udalbiltzak sustatuko Geuretik Sortuak bekaren bigarren edizioan 22 sortzailek eta 39 udalerrik hartu dute parte. Programaren barruan sortutakoa ostiralean iritsiko da Zumaiara, eta Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola aktore eta sortzaileek Olagarrua antzezlana taularatuko dute lehen aldiz, 20:00etan, bertako Aita Mari zineman.

“Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu? Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat.
Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur azpian biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian, olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan.
Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko direnak, barrenaren bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero, tinta beltza jaurtiko dutenak, bizirauteko.
Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button