LITERATURA

Lizardi Saria martxan da

Zarauzko Udalak euskarazko haur literatura sustatzeko, 41. Lizardi Saria antolatu du.

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte obrek: Haurrentzako ipuina izatea, 7-12 urte arteko irakurleentzat, eta luzera 22.000-34.000 karaktere bitartekoa.
Lanak euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.

Lanak izengoitiz sinatuko dira. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea, eposta eta telefonoa. Ziurtatutako gutuna helbide honetara helarazi: Lizardi Saria. Zarauzko Udala – Kultura Departamentua. Sanz-Enea Kultur Etxea. Nafarroa Kalea 22 – 20800 Zarautz. Posta elektronikoz: kultura@zarautz.eus helbidera.

Lana aurkezteko epea uztailaren 14an bukatuko da, eta epaia irailaren 30ean jakinaraziko da.Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia: Ibon Egaña, Katixa Olaizola eta Castillo Suarez, edo horien ordezkoak.

Zarauzko Udalak 5.500 euro ezarri ditu irabazlearentzat, baina aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button