MUSIKA

Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntuan, “Atlantikaldia”

Errenteriako Atlantikaldia jaialdia asteburu honetan izango da, irailaren 24tik 26ra bitartean, eta gaur egungo egoerak bultzaturik, oso berezia izango da zalantzarik gabe. Aurtengo leloa, Ortzimugak izango da: “Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntua, lehenaldi eta etorkizunaren arteko metafora bilakatuta, garaien arteko inflexio puntu bihurtu da. Ortzimuga, aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzoa ere bada, norabidea, anbizio zein pentsamenduak hedatzeko gai diren eremua hain zuzen”.

Jaialdia hilaren 24an hasiko da La Yegros artista argentinarrak eta Ines Osinaga (Gose) euskal musikariak egingo duten emanaldiarekin. Ostiralean makina bat kontzertu programatu dituzte: alde batetik,  Guillem Roma katalana Afrika Bibang kantariarekin arituko da, eta  beste aldetik, Arat Kilo & Mamani Keita Bilboko Mad Muasel musikariarekin.

Larunbatean hiru kontzertu programatu dituzte: Pedro Pastor kantautorea Izarorekin bilduko da oholtza gainean;  Oum taldea Alos Quartet laukotearekin aritzekoa zen, baina Marokon koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta Oum taldeak ezin izango du Atlantikaldian parte hartu; eta azkenik, Che Sudaka eskainiko du bere kontzertua Huntza taldearekin batera.

Kontzertuetara joan nahi baldin baduzue, agudo ibili, sarrera batzuk agortzen hasi dira eta.

Programa osoa: Atlantikaldia jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button