ARTEA

“Zerua Arrosa Zen”

Raquel Duran eta Anybal Mira argazkilariek The Sky Was Pink (Zerua arrosa zen) izenburuko erakusketa paratu dute Bilboko BlackBoxBilbao gune fotografikoan. Hamar irudik osatzen dute erakusketa; nabarmentzeko irudion diskurtsoa, teknika, azpian dagoen lana eta formatua eta kalitatea. Erakusketa ikusgai dago maiatz osoan.

The Sky Was Pink erakusketak errealitatea ardatz duen irudi bildumak osatzen du. Izan ere, proiektuan parte hartu duten modeloek proposaturiko ametsak autoreek zabaltzen dituzte errealitate horretan.

Hala, gauzaturiko ametsen unibertsoa eraikitzen dute, bederen estetikoki. Horretarako, argazki orotan eszenarioa eta attrezzoa asko lantzen dituzte eta postproduzkio digitalean lan handia egiten dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.