ARTEA

Zer da, azken batean, itsasoa?

Zarautzeko Photomuseum Argazki & Zinema Museoan, Angel Ispizuaren Itsasoaren aurrean izeneko erakusketa jarri da ikusgai urriaren 24ra bitartean.

Erakusketaren komisarioa den Jesus Mari Sarasua adituak honela deskribatu du erakusketaren mamia: “Kantauriko kostaldean ateratako argazkietan, “gurasoak ikusten ditugu beren seme-alabei gazteluak eraikitzen laguntzen, hondarretan baloiekin edo uretan taularekin jolasten; haurrak korrika edo ariketa gimnastiko harrigarriak egiten, gizon eta emakume talde txikiak zutik berriketan, itsasertzean edo bazterretik urrun; beren hamaketan etzanda ere bai, batzuk irakurtzen, beste batzuk lo egiten, pentsatzen edo besteei begira; ibiltariak, bakarka edo taldean, askotariko janzkera dutenak, bainujantzi probokatzaileekin eta gorputzaren zatirik handiena estalita daramatenak. Era berean, poltsan toalla soil bat eraman dutenen eta ezer faltako ez zaion kanpamentu handi bat egin dutenen artean nolako aldea dagoen ikus dezakegu”.

Eta gero denboraren joanaz aritzen da honakoa esanez, “denboraren joana agerian uztearen zentzuan gelditzea, aldaketen testigantza gisa, baina baita gure existentziaren iheskortasuna islatzen duena ere. Kasu honetan, eta aurreko lanean hasi zuen praktikarekin jarraituz, pertsona taldeak leku masifikatuetan erretratatu zituenean, Ispizuak segundo bateko esposizioa egitea deliberatu du hartualdian. Horri esker, denbora-tarte txiki horretan gertatzen dena nahi duen plastikotasunarekin erregistratu du, baina, gainera, erabaki tekniko horrekin denboraren iragankortasuna eta betikotasuna irudikatzeko ideia azpimarratzen du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button