ARTEA

Begira Photo Festival, argazkigintzaren festa

Begira Photo Festival jaialdiaren hirugarren edizioa 2013ko ekainaren 25etik uztailaren 14a bitarte egingo da Durangon. Orotara, hiru erakusketa, tailer bat, hiru aurkezpen bibliografiko, hitzaldi bat, eta lau proiekzioko zikloa egingo dira. Aurtengo nobedadeen artean, herri partaidetzaren bidez sorturiko erakusketa nabarmendu behar da. Jaialdia Kinua Argazki Elkarteak ondu du.

Aipaturiko erakusketa kolektiboaz gain, Juan Diego Valerak Coma erakusketa aurkeztuko du Arte eta Historia Museoan, eta Zaloa Fuertesek, berriz, Azala Plateruena Kafe Antzokian.

Tailerrei dagokienez, Juan Valbuena Nola izan argazkilaria XXI. mendean izenburuko tailerra zuzenduko du, zeina egungo krisi ekonomikotik eta aldaketa teknologikoetatik abiatzen den. Mikel Onaindiak, aldiz, Gaurko argazkigintza Durangaldean izeneko tailerra emango du. Eskualde horretan diharduten argazkilari garaikideen ingurukoa da.

Argazki liburuen eta argitaletxeen aurkezpenak ere izango dira: Furtivos (Vicente Paredes); Ca I’isidret Edicions (Aleix Plademunt, Juan Diego Valera eta Roger Guaus); eta Haciendo Libros… (Juan Valbuena).

Azkenik, lau proiekzio egongo dira, non bertoko eta atzerriko hainbat artistek parte hartu duten, publikoari argazkigintza gerturatzeko asmoz: lehenengo emanaldia Txileko argazkilarien ingurukoa izango da; bigarrena, BlanPaper eskolaren ingurukoa; hirugarrena, GuatePhoto Guatemalako Nazioarteko Argazkigintza Jaialdiaren gainekoa; eta, azkenik, laugarrenak IC Visual Lab argazkilari kolektiboaren lana izango du ardatz.

Begira argazki jaialdiarekin loturiko xehetasun guztiak begiraphoto.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button