LITERATURA

Gizakia zentzu bila

Atzo, Erein argitaletxeak Viktor Franklek kontzentrazio-zelaietan bizi izandako esperientziatik sorturiko Gizakia zentzu bila liburua aurkeztu zuen. Lontxo Oihartzabalek eta Miren Arratibelek ekarri dute kontakizun lazgarria euskarara.

Viktor Franklek bere izatearen barren-barrenean bizi izan zuen zer den bere existentziaz ez beste guztiaz erabat gabetutako existentzia bat.
Muturreko esperientzian bizi izan zituen, gaiztoak, denigranteenak eta den-dena galdu, gosea, hotza eta basakeriak pairatu, eta, hainbat aldiz, exekutatua izateko zorian egon arren, bizitzak merezi duela onartzera iritsi zen Viktor Frankl, barne-askatasuna eta giza duintasuna suntsiezinak direlako.
“Psikiatra eta preso gisa, Franklek gogoeta egiten du, ezohiko itxaropen hitzak erabiliz, gizakiak zailtasunak gainditzeko eta gidari dugun eta gure bizitzei zentzua ematen dion egia sakon hori aurkitzeko duen ahalmenari buruz.

Psikiatra batek kontzentrazio-zelai batean bizi izandako egitate eta gertaeran gainean utzitako lekukotasuna baino askoz gehiago da liburu hau: bizi irakaspen bat da. Berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzulia, liburuaren milioika ale saldu dira munduan. Washingtongo Library of Congressen arabera, Estatu Batuetan gehien eragin duen liburuetako bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button