ARTEA

Zarautzeko Photomuseumen “Emakumeok aurkezle” erakusketa abian

Zarautzeko Photomuseumen Emakumeok aurkezle erakusketa berria jarri dute gaurtik hilaren 28ra bitartean. Bertan, 21 emakumeren argazki-lanak biltzen dira.

Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen historian atzera eginik, 1979an, hainbat estilotako argazkien erakusketa bat prestatu zuen elkarteko hiru bazkidek osatutako talde batek: Maritxu Urretak, Juana Mari Gallasteguik eta Trini Grasesek. Handik hona beste emakume bazkideen erakusketak izan dira, beti gai edo proiektu zehatz baten inguruan.
Oraingo honetan erakusketa berri bat prestatu dute bertatik, Emakumeok aurkezle izeneko proiektua.
Egitasmoa horretan 21 partaide bildu dira, batzuk eskarmentu handikoak eta beste batzuk hasiberriak, eta bakoitzak bi argazki aurkeztu ditu, orotara 42 argazkiz osaturiko erakusketari forma eman arte.
Esperientzia honen lehen urtea da eta gaia librea izan da. Ondorioz, oso estilo ezberdineko argazkiak ikus daitezke erakusketa horretan.
“Garaiz eta ilusio handiz ekin genion proiektoari, primeran atera zedin. Espero dugu gure argazki-erakusketa interesgarria izango zaizuela.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button