IKUS-ENTZUN

EHUk “Unikoak” Film Laburren Lehiaketako II. edizioa antolatu du

Deialdiaren helburua euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzea da, eta EHUko Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikasleei zuzenduta dago. Aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da zabalik.

Lanak bakarka zein taldeka egin eta aurkeztu ahal izango dira. Aurkeztutako lanek gehienez 15 minutuko iraupena izango dute, eta originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Lanak Vimeon edo Youtuben kargatuko dira, iraungitze-datarik gabeko deskarga baimenarekin.

Lehiaketak bi sari banatuko ditu: lehenak 600 euro izango ditu eta bigarrenak 400 euro.

Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kulturaren arloko Zuzendaritzak izendatuko ditu hiru pertsona epaimahaia osatzeko: ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen bat; ikus-entzunezko Komunikazioa Graduaren edota Arte Ederretako Gradutik beste pertsona bat, eta  Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak proposatutako pertsona bat, ezaguna euskal kulturaren eremuan.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button