MUSIKA

Yo La Tengo, Kutxa Kultur jaialdiaren kartel-buru

AEBetako eta ondorioz planeta osoko mugimendu indie-aren aitzindari Yo La Tengo bandak Donostiako Kutxa Kultur jaialdian joko dute. Igeldon egin ohi den jaialdiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 4an eta 5ean egingo da.

Hirukote estatubatuarrarekin batera, hauexek izango dira, besteak beste: Ainara Legardon, Angel Olsen, Angel Stanich, Anni B. Sweet, Joanna Gruesome, Mourn, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rafael Berrio eta Tremenda Trementin.

Yo La Tengo taldea New Jersey-ko Hoboken hirian eratu zen, 1984, Ira Kaplan, Georgia Hubley eta James McNew musikarien eskutik. Kultuzko taldea, musika-kritikarien banda kuttuna dela esan ohi da. 1986an plazaratu zuten estreinako lana, Ride The Tiger, eta harrezkeroztik makina bat lan argitaratu dute, dozena bat inguru. Taldearen lan berriena Extra Painful da, 2014koa.

Hirukoteak, gainera, oso gustuko du bertsioak egitea; esaterako, 1990ean, Fakeband izenburuko lana kaleratu, eta bertan, hainbat talderen folk kutsuko kantuak bildu zituzten, tartean, Gene Clark, Cat Stevens, Flamin Groovies, The Pastels eta The Kinks.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button