IKUS-ENTZUN

Gaztetxoei zuzendutako bideo lehiaketa Durangon

Gerediaga Elkarteak gaztetxoei zuzendutako lehiaketa honetara bidali beharreko lana bakarka zein taldeka aurkeztu daiteke eta beti ere ikastetxe baten babespean.
Erakutsitakoa erreala zein fikziozkoa izan daiteke, lehenaldian, orainaldian zein etorkizunean kokatutakoa, horretarako ikus-entzunezkoaren formatua librea izango da (erreportajea, albistegia, alkarrizketa, film laburra, testigantzak, irudi musikatuen errenkada…)

Hizkuntzarik erabiliko bada, euskaraz izango da ikus-entzunezkoa edota bestela mutua.
Lanak izenburu bat izan behar du. Lanarekin batera izenburua duen sobre batean egileen datuak jarriko dira: taldeko kideen izen-abizenak, ikastetxearen izena, hartu-emanetarako pertsonaren izena eta telefono zenbakia. Euskaltube eta Youtubeko loturaren berri ere lanarekin batera aurkeztu beharko da.

Azaroaren 19ra arteko epea dute lana youtube edo euskaltuben sareetara igo eta CD batean Gerediaga Elkartera bidaltzeko.
Aurkeztutako lanak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan erakutsiko dira, Gerediaga Elkartearen stand berezian. Sari banaketa ere Azokan egingo da, abenduaren 8an, 18:00etan.

Lehiaketaren oinarriak Gerediaga Elkartearen webgunean kontsultatu daitezke.

Gerediaga Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button