BESTELAKOAK

“Istorio Biziak” edo ahozko tradizioaz

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ahozko tradizioaren inguruko Istorio Biziak-Cuentos encadenaDOS programaren hirugarren edizioa jarriko du martxan gaur, otsailaren 22an. Prestakuntzarako eta sorkuntzarako ekimen gisa hainbat jarduera eskainiko dira.

Mikro-kontakizunak sortzeko tailerra edo funikularraren inguruko beldurrezko istorioez, familia osoari zuzendutako ingelesezko, frantseseko, gaztelaniazko eta euskarazko ipuin-kontalari aukera zabalaz, liburuen aurkezpenez, hitzaldiez, zineaz eta antzerkiaz gain, aurten bestelako proposamen erakargarriak izango dira. Horretarako Alabazan taldeko kideak edota Virginia Imaz narratzaile eta clown beteranoa, edo Venezuelako Rubén Martínez istorio kontatzailea hurbilduko dira, eta baita euskarazko ahozko tradizioan espezializatutako MariOlas, Odei Arregi edo Badut Taldea ere.

Programazioa gaur bertan hasiko da Zurbarango Institutuko areto nagusian. Bertan Sor ditzagun istorio biziak 2016 liburua aurkeztuko da. Egun horretan bertan, Historias abiertas ikuskizuna emango da.

Helduei eskainitako jardueren artean, Ana Belén Alonsok Taller de microrrelatos-La vida en pocas líneas egingo du, otsailaren 24an, Castañoseko Udaltegian eta martxoaren 2an Zurbaranbarriko Udaltegian. Helduei zuzendutako ipuin-kontalarien saio azpimarragarrienetakoa otsailaren 26an izango da, Castañoseko Udaltegian, Virginia Imaz narratzaile eta clownarekin; La domadora de sueños izeneko ikuskizuna eskainiko du.

Programa potoloaren nondik norakoak, ordutegiak, ikuskizunak eta abar, hemen eskuratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button