ESZENA

"Dantzaldi Ibiltaria" ekimena Galdakaon izango da ekainera bitartean

Ikastaroa astelehenetan egingo da 19:00etatik 20:30era eta bertan hainbat dantza mota ikasi ahalko dira "metodo erraz eta dibertigarriaren" bidez, tartean, pasodoble, polka, eta vals. Dantza tradizionala izango dute ardatz ikastaroan irakatsiko diren plazako dantza guztiak. Ekimena Galdakaoko Kultur Etxean burutuko da.

Guztira, 1.000 pertsonatik gora aritu dira Aikok Dantzaldi Ibiltaria ekimenaren baitan eman dituen tailer ezberdinetan.

Beraz, dantzarako gogoa baduzue Aiko taldeak bere ateak zabalik ditu; izan ere, tradiziozko musika eta dantza modu natural batean ezagutzera emateko asmoz, iraupen eta eduki ezberdinetako ikastaro eta tailerrak antolatzen dituzte.

L&V Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button