BERTSOTAN

Xalbadorren inguruko dokumentala egiten ari dira

Bertsoa.com webgunean jasotzen denez, Fernando Aire Xalbador bertsolariari buruzko dokumentala egiten ari dira. Urepelekori buruzko filma Eneko Dorronsoro zinegile zumaiarrak egingo du. Horretarako, Xalbadorren familia eta bertsolaria ezagutu zuten gertukoen testigantzak jasotzen ari da.

Eneko Dorronsoro (Zumaia 1978) TTup TTaup!, Arraun kolpeka‘ dokumentalaren egilea da, besteak beste. Bertsolaritzarekin ere harreman estua du Juanito Dorronsoro sustatzailearen semea baita.  Hitzetik Hortzera telebista saioan ere egin du lan.

Wikipedian biltzen denez, Xalbador, izenez Fernando Aire Etxart, (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920- 1976) bertsolaria eta artzaina izan zen. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bere bizitza, familia, baserri, fede eta natura izan zituen bertsoetako gaitzat.

Mattinekin batera Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak eman zituen argitara. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatutako bere omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1977an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu