BERTSOTAN

Xabier Silveirak jantzi du Nafarroako txapela

Atzo, martxoak 24, egin zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta Xabier Silveira suertatu da irabazle; izan ere, hogei puntuko aldea atera dio bigarren sailkatuari, beraz, ez du buruz burukorik behar izan.

Zortzi finalistak 1.500 bertsozaleren aurrean aritu ziren, dotore eta maila handia erakutsiz: Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika.

Bittor Elizagoien bertsolari beteranoak jantzi zion txapela Silveirari. Bere atzetik faboritoa zen Julio Soto gelditu da, eta gero, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez. Txapelduna eta hiru bertsolari horiek udazkenean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko dute.

Bosgarren postua Eneko Lazkozentzat izan da, eta bere atzetik Jon Barberena, Oskar Estanga eta Aimar Karrika sailkatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button