MUSIKA

Hostoak taldeak “Live in Iturriotz” argitaratu du

Olmo Cascallar musikari lezoarraren proiektua da Hostoak, rock alternatiboa eta progresiboa uztartzen duena. Bada, oraintsu, Live in Iturriotz izenburuko lana plazaratu du CD formatuan eta bideoan.

Boskote formatuan grabatua, Live in Irurriotz Herman Hesse idazlearen Estepako Otsoa liburuaren inguruan ardazten den lan kontzeptuala da. Zuzenean grabatutako lana da, Oiartzungo Iturriotz auzoko Lur Paisajistak eremuan, hain zuzen.

Diskoa single formatuko azalean gordeta dator, kantu guztien hitzak eta akuarelaz egindako ilustrazioak biltzen dituen liburuxkarekin, bai eta taldekide guztien sinadurekin ere: Olmo Cascallar (gitarra eta ahotsa), Joxan Gonzalez Arruti (bateria eta sampler-ak), Álvaro Hermida (gitarra akustikoa), Ek Yelow (gitarra elektrikoa) e Iraitz Montalban (baxua).

Emanaldia, gainera, bideoan ere jaso dute, Lander Garroren zuzendaritzapean. Dagoeneko, Hermine doinua dago ikusgarri (beherago txertatu dugu).

Boskotea lan hori guztia zuzenean aurkezteko prest dago. Hala, hil honen 11n, Milafrangako (Lapurdi) JaxaJ motorclubean; 18an, Lezoko Gezala Auditoriumean; 25ean, Gasteizko Errekaleor auzoko gaztetxean; eta, azkenik, apirilaren 8an, Gernikako Iparragirre elkartean. Laster, data gehiago iragarriko dituzte.

Informazio gehiago: hostoak.online.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button