IKUS-ENTZUN

“Enkarzine” Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa, Zallan

Enkarzine Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren 40. edizioa ospatuko dute Zallan, azaroaren 22tik 27ra. Egun horietan, dokumentalak, animazio-lanak eta kalitate handiko filmak ikusi ahal izango dituzue.

Aurtengo deialdian ia 600 lanek hartu dute parte, eta horietarik 43 film labur ikusiko dira Zallako zine-antzokian. Lanak, euskal film laburrez eta Estatuko gainerako filmez gain, Frantzia, Australia, Argentina, Irlanda, Errusia, Belgika eta Herbehereetako herrialdeetatik heldu dira.

Datorren ostegunean, hilak 25, “hautatutako film laburrak jende guztiarentzat izango dira gomendatuak. Laugarren urtez jarraian antolatzen den ekimen honek gero eta ikusle gehiago hurbildu nahi ditu zinemaldira. Gainera, proiekzio ofizialaren aurretik, Maristas ikastetxearen eta Zalla BHIaren ikus-entzunezko lan txikiak ikusi ahal izango dira.”

Itxierako ekitaldia azaroaren 27an izango da, 19:00etan, eta bertan, Enkarzinek 2.500 euro banatuko ditu hainbat saritan: lehiaketako film laburrik onena, argumentu-film laburrik onena, dokumental labur onena, animazioko film laburrik onena, Enkarterriko film laburrik onena eta ikusleen sari berezia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button