Nontzeberri

“Zinecittà”, Italiako zine garaikidearen bigarren zikloa

Euskaditalia, spazio di unione culturalek antolatutako Zinecittà zine italiar garaikide zikloaren bigarren edizioa otsailaren 2an, 3an eta 4an izango da, Bilboko BBK Aretoan. Ekimenak Zinebiren eta Erromako Luce Institutuaren laguntza du.

Programazioak genero desberdinak hartzen ditu, dramatik komediara, fantasiatik igarota, eta zenbait jaialditan sariak lortu dituzten hiru filmek osatzen dute: La pazza gioia (Paolo Virzì, 2016), Lo chiamavano Jeeg Robot (Gabriele Mainetti, 2015) eta Loro Chi? (Fabio Bonifacci eta Francesco Miccichè, 2015).
Filmak Italierazko jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan..

Zinecittà, Euskaditaliaren barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia, nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta bere helburua hizkuntza, kultura eta sozio-ekonomia alorretako lotura estutzea da Euskadi eta Italiaren artean.

Exit mobile version