ARTEA

“Reunión!” Windsor eta Ciudadela galerietan

Bilbao Art District proiektuaren barruan, Hellen Duboc, Fermin Diez de  Ulzurrun eta MawatreS artistek erakusketa egingo dute maiatzaren 2tik ekainaren 13ra bitartean Windsor galerian. Honen ostean, uztailean eta abuztuan, Iruñeako Ciudadela galerian ikusi ahalko dira lanok.

Reunión! proiektuak debate politiko, sozial eta plastikoak sortu nahi ditu artisten ez-adosturiko biltze hauetan ematen diren rol, ekintza eta espazioei buruz. Horretarako, erakusketetarako diren proposamenak, ekimen demokratikotik hurbil dauden kolaborazio eta parte hartzearen parametroetan neurtuko dira.

Reunión! proiektu ibiltaria izango da, eta garatzeko xedearekin jaio da. Kasu bietan bilkura kontzeptua errebisatuko da testuinguru sozio-politikotik abiatuta. Ekintza eta parte-hartzearen arteko elkarrizketa bat izan nahi du, kanpokoa eta barrukoaren artekoa, ikusi, parte hartu eta izatearen ideiaren inguruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button