IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren aurtengo edizioa

Abenduaren 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia abiatuko da, eta mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko mendiko zinemarik onena eskainiko du Bilbon. Aurtengo jaialdia presentziala izateaz gain, online ere izango da gozagarri

Egunotan, hiriko hiru aretotan zabalduko da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: Euskalduna Jauregia, Golem zinemak eta BBK Aretoa. Eta bizi ari garen egoerari erantzuteko, emanaldi gehiago burutuko dira egun horietan guztietan. Hala, Euskalduna egoitzan 10 egunez saio bana eskainiko da bertan; Azkuna Zentroko Golem Zinemetan, iazko saio kopurua ia bikoiztu egingo da, 13tik 22 saiora handituz; BBK Aretoan guztira 9 saio eskainiko abenduaren 5etik 13ra egunero bana. Beraz guztira 41 saio programatu dira 13. ediziorako, iaz baino bat gehiago.

Eta diogun bezala, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sail Ofizialeko film guztiak online ikusi ahal izango dira aurten: “Vimeo sare sozialak eskaintzen duen plataformako on demand edo alokairu formula erabilita, Sail Ofizialeko 54 filmen pack osoa, gaitegien araberako film multzoak, edo filmak banaka erosi ahal izango dira”.

Eta horrez gain, festibaleko beste hainbat eduki ere online eskainiko dira Mendi Film sare sozialen eta MendiTV kanalaren bidez, hala nola, zinemaldiko hitzaldiak, mahai inguruak, liburu aurkezpenak, sari banaketa…

Aurten mendia, abentura, eta natura gaiak jorratzen dituzten 57 film ikusi ahal izango dira, eta horietariko asko estreinaldiak izango dira. Horiek dira aurkeztu diren 175 filmetatik (36 herrialde) aukeratu direnak.

Gozatu mendiaz eta abenturaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button