ARTEA

Walter Benjamin bere buruaz beste egin zuenekoa

Unterwegs. W, Benjaminen pausoan izeneko erakusketa atondu dute Zarautzeko Photomuseum aretoan. Chema de Luelmo-ren proiektu honetan, 70 argazkiren bidez Walter Benjaminek bere buruaz beste egin baino egun batzuk lehenago Espainia eta Frantziaren arteko mugan egin zuen azken ibilbidea kontatzen da.

Karl Schlögel-ek idatzi zuen bezala "bideek ez dute tokietara eramaten, tokiak dira". Ez du axolarik nora daramaten, edo geografikoki zein toki elkartzen dituen.
Walter Benjaminek Pirinioak zeharkatzea erabaki zuen. Frantziatik iheska joan zen bere lanen zirriborroak aldean zaramatzala eta bere asmoa zen Portugalera heltzea eta han ontziratzea, beste kontinente batera joateko. Baina Espainiako buruzagiek atxilotu zuten eta honek, morfina gaindosia hartuta bere buruaz beste egin zuen.

Unterwegs-ek (alemanez bidea), ez dio helburu topografiko bati erantzuten. Gure protagonistak zabaldutako ibilbide intelektuala eta geografikoaren arteko kidetasuna aztertu nahi du, argazki serie mardularen bidez.

Phothomuseum-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button