IKUS-ENTZUN

Galiziako zine berriari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Gaurtik, ekainak 9, 11ra bitarte , Bilbaoarte zentroan, Novo Cinema Galego zine-zikloa egingo dute, eta gaur bertan, Proxecto Nimbos eta O Quinto Evanxeo de Gaspar Hauser (Alberto Gracia) proiektatuko dira, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren.

Bihar, halaber, hiru ekitaldi izango dira: 16:30ean, Xurxo Chirrok Une Histoire Seule filmaren emanaldia aurkeztuko du; 18:00etan, mahai-ingurua izango da, Jose Manuel Sande, Carla eta Martin Pawley-ren partaidetzarekin; eta, amaitzeko, 19:30ean, Jose Manuel Sandek Arraianos filma aurkeztuko du.

Etzi, zikloaren azken egunean, Martin Pawleyk Lois Patiño zinegilearen Costa da Morte lana aurkeztuko du;  gero, 18:30ean, Carla Andrade artistak bere lanen berri emango du; eta, azkenik, 20:15ean, mahai-inguru bat izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button