ARTEA

“Vitoria-Gasteiz” Aire Zabaleko XV. Pintura-Lehiaketa

Datorren larunbatean, uztailaren 17an, Gasteizko Udalak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren  XV. edizioa antolatu da. Aurtengo gaia Hirigintza XXI. mendean: Zabalgana auzoa izango da.

Betiko legez, 9:00etatik 10:00etara bitartean identifikatu eta euskarriak zenbakitu eta zigilatu egingo dira Zabalganeko Plaza Arkupedunean jarritako karpan. Eta gero, goizean zehar, gasteiztarrek kale hauetan ikusi ahalko dituzte lehiaketako parte hartzaileak margotzen: Teodoro Dublang Margolariaren kalean, Zabalgana hiribidean, Oion kalean, Iruña Veleia hiribidean, Salvador Dali kalean eta Nazio Batuen hiribidean.

Amaitutako lanak 17:00ak baino lehen entregatu beharko dira, eta 19:30ak arte egongo dira ikusgai Zabalganeko Plaza Arkupedunean jarriko den informazio-puntuan. Orduan jakinaraziko da epaimahaiaren epaia.

Guztira 5.200 euro banatuko dira saritan. Lehen saria 1.600 eurokoa da, eta bigarrena 1.400 euro. Horietaz gain, ohiko bizilekua Araban duten eta aurreko bi sarietako bat ere jaso ez duten artisten artean lehenengo Gasteiz saria ere banatuko da, 1.200 euro, eta bigarrena 1.000 euro.

Betebeharreko guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button