ARTEA

Arkitekturaren Astea tabakaleran

 

Aste honetan, Arkitekturaren Mundu Egunaren harira, hainbat erakundek eta elkartek Arkitekturarekin lotutako jarduera proposamen zabala antolatu dute. Gipuzkoa aldean erakusketak, lantegiak, hitzaldiak, leku berezietara bisitak, eta abar dira, Atari Kultur Elkarteak, Tabakaerak eta COAVN-EHAEOren Gipuzkoako delegazioak atondutako eskaintza.

Atari Kultur Elkarteak Hiri Sub/Bertsioak ekitaldiaren hirugarren edizioa antolatu du Arkitekturaren Mundu Eguna dela-eta. Publiko orokorra arkitekturara hurbildu nahi dute hiria, arkitektura eta ondarea aztertuz. Hitzaldiak, interes berezia duten hiriko tokietara bisita gidatuak, erakusketa didaktikoak, haurrentzako tailerrak eta ekimen bereziak eskaintzen dituzte.
Hirugarren edizio honetan, Museum Cemento Rezola-n Hormigoia Ukituz erakusketa zabalduko da urriaren 8an. Eraikuntza zentzu zabalean izango dute hizpide eta hori dela eta idazleak, artistak eta poetak parte hartuko dute, hala nola, Harkaitz Cano, Boubacar Seck, Ander Aginako, Carlos Aurtenetxe, Emilio Varela edo Luisa Etxenike.

Tabakalera, bere aldetik, Hiria eta Bestelako Politikak jardunaldiak antolatu ditu hiri-eraikuntzaren kudeaketaren inguruan. Bestalde, Tabakalerak Cristina Enea Fundazioarekin, DS2016rekin eta COAVN/EHAEOrekin kolaboratu du beste behin, Arkitektura: Film Mintzairak jardunaldien antolakuntzan.
Jardunaldien egoitzak Cristina Enea, Tabakaleraren Sukaldea eta San Telmo Museoa izango dira, eta gonbidatuak honakoak: Franco Berardi Bifo, María García, Pedro G. Romero, Rafael Gimenez (AGIFUGI), Andeka Larrea, Garikoitz Gamarra eta Marina Garces.

Gipuzkoako EHAEOk ere bat egin du Arkitekturaren Astearekin eta hainbat jardueran antolatu ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button