BERTSOTAN

Urte berriari jarriak

Joanes Etxeberriak Argian plazaratu ditu urte berriari jarritako bertsoak. Guk handik hartu ditugu zuei helarazteko. Doinua, Xorrotxena da. Animo!

Urte berria hor da
hor da urtarrila,
deüs erran gabe jin da
gorderik, isila
ta izan bedi hona
edo biribila
nahi dügün bezala
iragan dadila.

Eta ipar borroka
institüzionala
aitzina joan dadila
phü egin ahala
nahiz kausitü zerbait
txit probisionala
zabal dezagün gure
bide nazionala!

Bilboko manifalat
herria doala
zazpikoa beitügü
dei bat nazionala
iragarpena betez
nahi den bezala
izan beharko lüke
gaüza kolosala!

Xiberoarat jitez
gure maskarada:
Aurtenkoarekilan
problema bat bada
ez dea ikusteko
izanen parada?
Edo eüskara dügü
gük ments beharbada?

Urtarrilan dükegü
orano krisia
gogorra izanen da
orano bizia,
aberatsa aberats
pobreak izia
has bedi kapitalen
kontra ihizia!

Finitzeko badügü
urtebü(rü) bat aurten
urtarril erditsütan
zen Topet erorten,
omenaldi xede bat
deizüet igorten
ea koblak dütügün
Barkoxen ezarten

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button