ESZENA

Urtarrileko eszenaldia Donostiako Victoria Eugenian

Donostiako Victoria Eugenian, datorren urteko lehen hilabetean, bi hitzordu interesgarri antolatu dituzte. Harriola Marriola da urtarrilaren 8 eta 9an, Koldo Amestoyk aurkeztuko duen lana. Beste aldetik, Tanttaka Teatroak Barealdi Magikoa aurkeztuko du urtarrilaren 22tik 25era.

Koldo Amestoy ipuin-kontalari famatua da, eta okasio honetarako honakoa kontatuko du: “Euskal Herrian kontatzen da, zazpi artzainek aurkitu zutela mendi baten magalean harri zabal bat, belar gainean etzanik. Eta honen izkin batean grabatuta zegoela: Itzuliko nauenari ez zaio damutuko…”
Koldok harri berezi honen inguruan eraiki du bere ipuin-ikuskizuna. Harlauza azpian zer izan daitekeen galderari erantzun nahian, lurpeko mundu barneraino eramaten gaitu. Zulo soilak, kobazulo, leize zuloak, edo sakontasun misteriotsuak… Zer aterperatzen ote dute inguru ilun horiek?

Beste aldetik, Barealdi magikoa gaur eguneko antzerki panoramako egile eta zuzendari interesgarrienetako bat den Alfredo Sanzol iruindarraren azken sorkuntza da. Obra hau, Madrileko Valle-Inclán Antzokian eszenaratu zen urriaren 10ean. Alfredo Sanzol antzezlanaren egilea eta zuzendaria da, eta Fernando Bernues, Sandra Ferrus, Mireia Gabilondo, Aitor Mazo, Aitziber Garmendia eta Iñaki Rikarte dira antzezleak.
Tanttaka Teatroak bestelako istorioa badakar: “onddo haluzinogeno batzuk jan ondoren, Oliver etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko dela ikusten hasiko da eta bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. Oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu