LITERATURA

“Ipuingarria izango da” liburuaren festa, Iruñean

Azaroaren 4, 5, 6 eta 7an Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartearen bultzadaz Ipuingarria izango da jardunaldietako ekitaldiak burutuko dituzte Iruñeako Condestablen zein Geltokin.

Jaialdi honen helburu nagusia hauxe da: haur literatura bazterretik atera eta gure egunerokoaren erdigunera ekartzea. “Bizitza kolore grisez margotu nahi izan diguten garaiotan, istorio xamur, dibertigarri, tentagarri, bizigarriak kontatu nahi dizkiogu elkarri; gure bizitzak ipuingarri bihurtu. Hala, haurrei, gurasoei, irakasleei, eta gure komunitateko beste ameslari guztiei dago zuzenduta jaialdia”.

Egun horietan guztietan tailerrak eta ipuin kontalariak izango dira protagonistak, tartean, Maite Mutuberria, Amaia Egidazu, Amaia Elizagoien, Koldo Amestoy, Jaione Urtasun, Dani Martirena, Ana Ibañez, … izan ere “liburua hartu nahi dugu tresnatzat, eta bertatik abiatuta, gurasoak, irakasleak, zaintzaileak… haur literaturaren unibertsoan trebatzeko baliabideak eman, gure euskal komunitatearen etorkizun diren haurrek kalitatezko kultur tranmisioa jaso dezaten”.

Hemen duzue Ipuingarria izango da liburuaren festaren aurkezpen bideoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button