ESZENA

“Unibertsitate Antzerkiaren Erakustaldia”, Iruñean

Iruñeko Iturramako Civivoxean, apirilaren 19tik 24ra, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean (NUP) garatuko da Unibertsitate Antzerkiaren Erakustaldia.

Gaur berton abiatuko den ekimen horretan Fernando Dacostaren Imperator izeneko obra oholtzaratuko du Maricastaña taldeak. Imperator Bertolt Brechten La resistible ascensión de Arturo Ui lanean oinarritua dago. “Brechtek lan hura alegoria gisa idatzi zuen Hitlerrek boterea nola eskuratu zuen azaltzeko. Gertakari hura eragozteko modua izan zen, baina garai hartako baldintza ekonomikoek eta sozialek eragin zuten. Egia-ostearen munduan, pertsonak jota daude, erreferenterik gabe, jarraitu beharreko gidaririk gabe. Beldurrak hartu du jendearen izatea, eta pertsonek bizitza babestu dezakeen edonorengana jotzen dute, Erdi Aroan jaun handiekin gertatzen zen bezala. Garai nahasietan, berriz ere altxatzen dira jaun handi horiek, hitz sendoak darabiltzaten jaunak. Adimena eta pentsamendu kritikoa kultur munduko jendailaren kontuak dira, eta erakunde demokratikoak enperadoreen jauregi bihurtzen dira… Oraindik ere emankorra da mundu nazkagarriaz erditutako sabela”.

Datozen egunotan honako lanak ikusteko abagunea izango duzue:  Unidad de lugar (Granadako Unibertsitateko Antzerki eta Dantza Taldea, apirilak 20);  Mariage D´Amour (EHUko Antzerkiola antzerki-faktoria, apirilak 21); Sweet Jane (Leongo Unibertsitatea, apirilak 22); Tejas Verdes (NUPeko Antzerki Taldea, apirilak 24).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button