ESZENA

Poltsiko antzerkiaren azken antzezlanak asteburu honetan

Hilaren 5ean hasi zen Donostian Poltsiko Antzerkiaren XX. edizioa. Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunak hartzen ditu erakustaldiak. Asteburu honetan Pons magoaren Asombro ikuskizuna eta Pai zirku-bikotearen En la lengua floja antzezlana ikusi ahal izango dira.

Hala, Pons magoa EHUko Aularioan izango da gaur; bihar, Etxarrienen, eta etzi Altxerrin. Ikuskizun honek ausartasunez nahasten ditu magia, mentalismoa eta borroka arteak, eta zirrara sorraraziko du publikoarengan.

Bestalde, Pai bikotea Talain izango da larunbatean: igandean, aldiz, Via Foran. Lan honek oso modu originalean birsortzen du zirku ibiltari baten historia bertako bi pertsonaien bitartez: Verborio malabarista, hitz jario handikoa, imitatzailea, tolesgabea, eta ameslaria; eta Esbelto trapezista, bikaina, dohain handikoa eta akordeoi-jole aparta da.

Ikuskizunen inguruko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button