IKUS-ENTZUN

“Umorea Labur” jaialdiak hamar urte bete ditu

Atzo hasi zen Arrigorriagan Umorea Labur jaialdiaren hamargarren edizioa. Hala, abenduaren 17ra bitartean badaukazue zinemarekin barre egiteko toki aproposa Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 20:00etatik aurrera.

Aurten hamargarren edizioa beteko da eta hori ospatzeko Borja Cobeaga (No controles, Pagafantas, etab) omenduko dute jaialdian. Umore laburreko formatuaren gaineko mahai-ingurua ere egongo da, non aditu askok parte hartuko duten: Kepa Sojo zuzendaria (El síndrome de Svensson, Looking for Chencho), Itziar Lazkano aktorea (Izarren argia, Vaya semanita), Diego San Jose gidoilaria (Pagafantas, No controles) eta Ruben Ontiveros (Que vida más triste, Bea lo ve todo) eta Alberto Gonzalez zuzendariak (Un día con Amenabar, Una noche con Amenabar).

Lehiaketari begira, jaso diren 150 lanen artean 32 film labur aukeratu dira lehiatzeko. Azken hauen artean Goya sarietan aukeratutako lan batzuk badaude, eta euskarazko lanak ere topa daitezke.

Larunbatean izango da klausura-gala eta sariak bertan emango dira. Hortxe Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero aktoreak izango dira aurkezleak.

Badakizue, barre egin nahi baduzue krisialdiak jota gauzkan aro honetan, Arrigorriagan duzue hitzordua aste osoan zehar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button