MUSIKA

Bombinok desertuko bluesa zabalduko du Donostian

Bombino musikari afrikarra Donostiako Dabadaba aretoan izango da igandean, 20:00etatik aurrera. Omara Moctar Bombino Nigerrekoa da, tuareg ugariko eskualdekoa, gitarra-jotzaile eta konpositorea, rocka eta musika tradizionala uztartzen ditu bere proposamenean.

Bombinok gitarra jotzeko orduan erakusten duen birtuosismoak zenbait totemekin aldera dezaten eragin du, esaterako, Jimi Hendrix, Carlos Santana edo Neil Youngekin, eta ez da harritzekoa: Bombinok hipnotizatu egiten du bere basamortuko bluesarekin, eta hori artista gutxi batzuek baino ezin dezakete lor.

Orain arte bost disko plazaratu ditu, ezagunena, agian, Nomad da, Black Keys taldeko Dan Auerbach ekoitzia. Iaz, bi disko plazaratu zituen, Azel eta  Live At The Belly Up, azken hori zuzenean grabatuta.

Informazio gehiago: bombinomusic.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button