Nontzeberri

Aiama Quartet bandak irekiko du Bermeoko Jazzaldia

Gaur hasiko da Jazzber Bermeoko XVIII. Jazzaldia Amaia Izarzugaza bermeotarrak zuzentzen duen Aiama Quartet laukotearen kontzertuarekin, Kafe Antzokian, 20:30etik aurrera. Guztira, hiru emanaldi eta jamm session bat izango dira jaialdian.

Amaia Izarzugazak kantu propioak eta jazz estandarrak joko ditu, bai eta Kubako boleroak ere, ingelesez eta euskaraz. Musikari bermeotarra Alemania, Korea eta Greziako musikariekin arituko da.

Bihar, osteguna, Nathan Quintet bandak joko du. Boskoteak Bukarest hiriko Nazioarteko Jazz Lehiaketa irabazi du, eta bere proposamen garaikidean askotariko estiloak uztartzen dira, tartean, Uruguaiko erritmoak: murga, tango, candomeā€¦.

Egitarau nagusia ostiralean amaituko da, Maciek Wojciesszuk Quintet bandarenĀ  emanaldiarekin; boskoteak jazz, Balkanetako folka eta musika zelta fusionatzen ditu. Egun horretan, gainera, jam session bat izango da Izaro Irish Pub tabernan.

Exit mobile version