IKUS-ENTZUN

Udazkeneko “Mendi Tour” ekimenaren azken emanaldiak

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa abenduaren 4tik 13ra egingo da, baina hitzordu garrantzitsu hori heldu baino lehen, azaroan, Mendi Tour biraren bost emanaldi antolatu dira Errenterian (Niessen Kulturgunea), Amurrion (Amurrio Antzokia), Basaurin (Sozial Antzokia), Elgoibarren (Herriko Antzokia) eta Arrasaten (Amaia Udal Antzokia). Lehen hitzordua bihar eta etzi (azaroak 5 eta 6) programatu da Errenterian. Amurrion hilaren 6an, Basaurin 19an, Elgoibarren 20an, eta Arrasaten 24an izango dira emanaldiak.

Udaberrian hainbat saio atzeratu ziren, baina geroago, haietako zenbait berreskuratu dira udan eta udazkenean emateko. Aipaturiko herri horietako aretoetan aurten azkenengoz ikusi ahal izango dira aurreko edizioko film eder batzuk, Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, Nebula, Ostatnia Gora eta Allein (Alone). Lan horiek iazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak dira, eta Mendi Tourrean arrakasta itzela izan dute.

Hortaz, egun hauetan ere, mendiko zinemagintzako pelikularik gaurkoenak eta puntakoenak proiektatuko dira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak pantailara ekarriz.

Egun indarrean diren araubideei eutsiz, aretoetako edukierak murriztu, beti musukoak erabili eta distantzia soziala zainduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu